Arte udalekuetan begirale izateko onartu direnen merituen behin behineko puntuazioak argitaratu dira

Harrera oso ona izan du aurten arte udalekuen eskaintzak. 30 gaztetxok eman zuten izena eta eskaera horri erantzun ahal izateko hiru begirale kontratatzea erabaki zuen udalak. Begiraleei zuzendutako lehenengo deialdira bi hautagai aurkeztu zirenez, bigarren deialdia egin da eta beste bi lagun aurkeztu dira. Hautagai guztiek betetzen dituzte eskatutako baldintzak. Egiaztatu dituzten merituak baloratu dira eta behin behineko emaitzak udaletxeko iragarki taulan eta web atarian argitaratu dira. Era berean, erreklamazioak aurkeztu edo dokumentazioa osatzeko maiatzaren 16a, asteazkenera arteko epea zabaldu da.
Orain egun batzuk argitaratu zen bestalde, kirol begirale izateko hautagaiek egiaztatu zituzten merituen behin betiko puntuazioak. Oharrean gogorarazi zen hautatutako begiraleek prestaketa saioa egin beharko dutela ekainaren 13an, Zubikoa kiroldegian. Bertaratzeko ezintasunen bat dutenek garaiz jakinarazi behar dute. Horretarako azken eguna maiatzaren 24a izango da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!