Oñatiko udala

Arrikrutzeko segurtasun argiteria aldatzen ari dira

2022/07/12
Card image cap
Lanak astean amaitzea aurreikusten da

  Arrikrutzeko kobako argiztapen sistema berezia da, leizeak berak dituen baldintzak eraginda: bertan dagoen hezetasuna %100 da eta ur jarioak noiznahi eta edonon ager daitezke. Horrek, material berezia erabiltzea eskatzen du. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatze aldera argi koloreak, intentsitatea eta osagarriak bereziki zaindu behar dira. Iaz hasi ziren Arrikurtzeko pasarelako LED argiak aldatzen eta aste honetan egiten ari diren lanekin, segurtasun argiteria guztiz berrituko da.

  Arloan diharduten hiru enpresei eskatu zitzaien segurtasun argiteria aldatzeko aurrekontua baina bakarrak aurkeztu zuen eta lana berari esleitzea erabaki zen. SAS Heurelec enpresakoak ari dira lana egiten, 13.915 euroko aurrekontua onartuta.

  Lanak Arrikrutzeko koba itxita dagoenean, ohiko bisita ordutegitik kanpo, egiten ari dira, zerbitzuak eta bisitariek kalterik izan ez dezaten. Aste honetan bertan guztiz amaitzea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!