Arrasateko ospitaleak espezialitate desberdinak eskaintzeko eremu berria estreinatu du

2019/01/23
Card image cap
Ospitale zaharreko 700 metro karratutan 9 kontsulta egokitu dira

  Osakidetzako zuzendari nagusiak, Juan Luis Diego Casals-ek, atzo bisitatu zuen Arrasateko ospitale zaharrean jarri berri duten kontsulta eremu berria. Instalazio hauei esker, Debagoienako 64.000 herritar baino gehiagori emango zaie arreta, zaintza kalitatea hobetu eta osasun zerbitzu moderno, bizkor eta erosoago bat eskainiz. Espezialitate desberdineko kontsultetan 110.000 paziente inguru artatu zituzten iaz.

  Ospitale zaharrean egokitu dituzten instalazio berriek 700 metro karratu hartzen dituzte guztira. Bertan, 9 kontsulta, probak egiteko hiru gela, sendaketa gela bat eta administraziorako gunea egongo dira. Kontsultetan, espezialitate ezberdinak kokatuko dira: barne medikuntza, kardiologia, pneumologia, hematologia, erreumatologia, neurologia eta dermatologia. Ospitaleko beheko solairuan gainera, probak eta estrakzioak egiteko gunea egongo da, heldu nahiz haurrentzat prestatuta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!