Oñatiko udala

Arrasate-Oñati-Zumarraga autobus linean aldaketak egingo dira bihartik aurrera

2022/01/26
Card image cap
Diputazioak astelehenerako iragarri zuen berrantolaketa hiru egunez atzeratu da, Covid protokolora egokitzeko

  Udanarako bidea itxita dagoela eta, Lurraldebuseko DG04 linea berrantolatu beharra izan da. Aldaketa berriak egingo dira bihartik aurrera.

  Oñati eta Arrasate arteko autobusa 30 minutuko maiztasunez ibiliko da, astelehenetik ostiralera, eta orduro, asteburutan. Lineako autobusak Oñatiko eta Arrasateko geltoki guztietan geratuko dira, bidaiariek hala eskatzen badute, edo norbait geltokiak itxaroten badago. Oñati eta Arrasate arteko linea betetzen duten autobusek Zumarragara arteko bidaia osatuko dute segidan, Deskargatik barrena joanda. Bidean, Legazpira sartuko dira. DG04 linearen bigarren zati honetan geltokiak murriztu egingo dira eta Legazpin, Saturnino Telleria kalean, eta Zumarragako tren geltokian geratuko da soilik. Zerbitzu honen maiztasuna ere ordu erdirokoa izango da, astelehenetik ostiralera, eta ordurokoa asteburutan.

  Oñatitik Legazpi edo Zumarragara joan nahi duenak ez du autobusez aldatu beharrik izango baina Deskargara bideratu aurretik Arrasateraino joango da. Ondorioz, Oñatitik irten eta Zumarragako tren geltokira iristeko 50 minutu beharko ditu.
Lurraldebus zerbitzuko web atarian aldaketa honen berri eta DG04 eta DG04B moduan izendatu den azpi-lineak izango dituzten ordutegiak argitaratu dira. Aldaketa hauekin azken asteetan zerbitzuak zituen ordutegi atzerapenak ekidin asmo dira.

  Bihar gauzatuko den zerbitzuaren berrantolaketa astelehenerako iragarri zuen Foru Aldundiak hasieran, eta hala adierazi genizuen ostiraleko albistegian. Baina Covid protokolora egokitzeko doiketa batzuk egin behar izan dira eta aldaketa hiru egunez atzeratzea eragin du, Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!