Arrasate-Oñati-Zumarraga arteko autobus linea bere horretan mantentzen da, aldaketarik gabe

2022/01/24
Card image cap
Foru Aldunditik jakinarazi zen zerbitzu berrantolaketa ez da gauzatu

  Zalaparta sortu da ostiralean zabaldu genuen berriaren inguruan, alegia, Arrasate-Oñati-Zumarraga autobus linearen berrantolaketaren inguruan. Garraio publikoaren eskumena duen Foru Aldundiak aldaketak gaur gauzatuko zirela iragarri zuen baina zerbitzua eskaintzen duen Avanza-Pesa enpresak ezeztatu egin du asteburuan, eta tartean, bidaiariak guztiz nahastuta daude. Beraz, gauzak argi uzte aldera, Arrasate-Oñati-Zumarraga arteko autobus lineak bere horretan, eta pasa den asteko ordutegi eta maiztasunarekin jarraitzen duela esan behar dugu. Hori bai, autobusak Olakua eta San Lorentzoko geltokietaraino iristen dira. Aldaketa hori bai, pasa den asteazkenean sartu zen indarrean.

  Udana itxita egotearen ondorioz DG04 linearen ibilbidea aldatu zen abenduan eta autobusak Deskargatik barrena bideratzen dira. Horrek atzerapenak sortu ditu linean eta arazoa nola konpondu pentsatzen ari direla adierazi digute Avanza enpresatik, bermoldaketa batzuk egin-egingo direla aurreratu digute, baina bestelako xehetasunik eman gabe eta aldaketak gauzatzeko eguna edo data zehaztu gabe.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!