Oñatiko udala

Arrasate eta Oñati arteko bidegorria itxita egongo da bihar eta ostiralean

2014/09/24
Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak sailetik igorritako mezuaren arabera Bidegorria irailaren 25ean 8:00tan itxiko da eta 26ean, ostirala, 18:00etan irekiko da.

   Arrasate eta Oñati arteko bidegorrian sastrakak kendu eta garbiketa lanak egin behar direnez, galtzadak itxi egingo dira. Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erotzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko da datorren osteguneko goizeko 8:00etan hasi (irailak 25) eta ostiraleko arratsaldeko 18:00ak arte (irailak 26).

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!