Arrakala sozialaren inguruko solasaldiak itxiko du “Hamar gai, hamaika berba” hitzaldi zikloa
Zikloaren izenburuak argi azaltzen duenez hamar gai ekarri nahi izan ditu EH Bilduk mahai gainera, ikuspegi ezberdinetatik azaldu eta aztertzeko, baina beti ere, Euskal Herritik begiratuta. Hamar gai, hamaika berba zikloa amaitzear dago, hamargarrenean, arrakala sozialaren gaia jorratuz. Hiru hizlari gonbidatu dira otsailaren 2an izango den solasaldira: Ana Sofi Telletxea, Caritas Bizkaiako Analisi eta Garapen saileko arduraduna; Felix Arrieta, politologo eta Deusto unibertsitateko irakaslea; eta Nerea Kortajarena. EH Bilduko legebiltzarkidea. Gizarte zerbitzuen sistemaz eta honen erronka nagusiez edo COVID-19ak utzitako testuinguru sozioekonomikoaren baitan sortu eta areagotzen ari diren desberdintasun sozialez arituko dira, besteak beste.
Kultur etxean izango den solasaldia irekia da, baina aforoa mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratzeko gomendioa egin dute antolatzaileek. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Txokolateixan eta udalaren webgunean.
Positiboki baloratu du Oñatiko EH Bilduk solasaldi zikloa, egunerokoak inposatzen duen abiaduratik aldendu eta egungo munduak dituen erronka nagusiez lasai hausnartzeko foroa sortu dutelakoan. Gai asko aztertu dira: migrazio fluxuak, infoxikazioa, automatizazioa, larrialdi klimatikoa… eta guztiak bertako ikuspegitik ikusi eta aztertzeko hainbat gako plazaratzen saiatu direla diote.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!