Argitaratu dira kale garbiketa zerbitzuko pioi eta pioi gidari lanpostuetarako azterketa praktikoen emaitzak
Ostegun arratsaldean argitaratu ziren kale garbiketa zerbitzurako kontratatuko diren pioi eta pioi-gidari lanpostuetarako azken azterketaren emaitzak. Pioitarako hautaketa prozesuan ziharduten 20 lagunetatik 19k ariketa praktikoa gainditu dute eta pioi-gidaritarako prozesuan zeuden 11hautagaietatik 6k. Guztien emaitzak, udaleko web orriak edo udaletxeko iragarki taulan ikusi daitezke. Bide batez, erreklamazioetarako epea zabalik dago etzi, hilaren 14ko 14.00ak arte. Gogoratu bestalde, azterketaldiak amaituta, lehiaketa aldian baloratuko diren meritoak egiaztatzeko epeak betetzear daudela. Pioi lanpostuetara aurkezten direnen kasuan bihar, eta pioi-gidari lanpostuetara presentatu direnen kasuan etzi amaitzen da lan esperientzia eta formazio osagarria agiri bidez egiaztatzeko jarri zen epea. Agiriak, udal bulegoetan presentatu behar dira.
Urrian berreskuratuko du Udalak kale garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzena. Horretarako, langileak ez ezik, baliabide material eta teknikoak ere behar dira eta horiek bideratzeko hainbat erabaki hartu ziren azken Tokiko Gobernu Batzarrean. Kale garbiketa zerbitzuko egoitza Berezao auzoan, Katea Legaia egon zen lokalean kokatuko da. Horretarako, instalazioak prestatzen ari dira; lokala berregituratu, iturgintza eta ur bero instalazioak egin eta argiteria berritzen ari dira. Gainera, kaleak garbitzeko makina, haizegailuak, karroak eta langileen arropa erostea erabaki da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!