Argitaratu da udalak kontratatuko dituen lau pioien inguruko puntuazio zerrenda.

2013/11/08
Udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan ikusgai jarri da.

  92 lagun aurkeztu ziren udalak egindako deialdira baina bi ez ziren ondoren zehaztutako elkarrizketa zitara agertu. Ondorioz, bi hautagai horiek puntuazio zerrendan ez aurkeztu moduan agertuko dira eta gainontzeko 90en kasuan, lortutako puntuazioa zehaztuko da. Puntuazio horretan, alde batetik, elkarrizketan lortutako puntuak hartu dira kontuan eta bestetik, eskaera aurkeztu zutenean agiri bidez egiaztatu zuten egoera sozioekonomikoaren baremaziotik dagozkionak. Gogoratu, baremazio horretan, familia kargak, langabezian daraman denbora, prestaziorik jasotzen ez badu egoera horretan daraman denbora eta lanerako duen gaitasun eta eskarmentua neurtu direla besteak beste.

  Publiko egin den zerrenda horren arabera puntuaziorik altuena lortu duten lau langabetuak kontratatzea proposatuko zaio udalari. Udal brigadan mantenimendu lanak egiten arituko diren lau pioi hauek gutxienez 5 hilabetetarako kontratatuko dira eta tarte horretan, jardun osoan arituko dira.

  Kontratuak, datorren astean, astearte-asteazkenean sinatuko dituzte, azaroaren 15erako jada lanean egon beharko baitira. Hori da eta Foru Aldundiaren diru laguntza eskuratzeko jarri zen baldintzetako bat.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!