Oñatiko udala

Argitaratu da jada pioi lanetarako hautaketa prozesuaren emaitzak.

2014/07/18
Card image cap
Udal brigadan arituko diren 4 pioi hauek lanean irailaren 15ean hasiko badira ere, elkarrizketak astean egin dira eta emaitzak, udaletxeko iragarki taulan eta webguneko lan eskaintza atalean jarrita daude.

  36 hautagai izan dira Lanbideren bitartez pioi lanetarako prozesuan parte hartu dutenak baina azkenean, 30en egoera soilik baloratu da. Argitaratu den emaitza zerrendan zehazten denez, gainontzeko seiek ez baitzituzten eskatutako baldintzak betetzen.

  Gogoratu, lanpostu hauetara aurkeztu ahal izateko oinarrizko baldintzak langabezian egonik Lanbide zerbitzuan izena emanda izatea eta Oñatin erroldatuta egotea da. Horrezaz gain, eskola ziurtagiria izatea ere eskatzen zen.

  Hautagaiekin elkarrizketak egin dira astean zehar eta hauetan, balorazioa egiteko beharrezko agiriak eskatu zaizkie eta duten motibazioa neurtzen saiatu dira. Horren arabera puntuak banatu dira eta puntuaziorik handiena lortu duten lau hautagaiei pioi lanetan aritzeko kontratua eskainiko zaie. Lau gizonezko eta emakumezko bat dira zerrenda buruan, puntu gehienekin agertzen direnak. Laurei eskainiko zaie udal brigadan sei hilabetez lanean aritzea. Horixe delako udalak egingo dien kontratuaren iraupena, sei hilabete, lan jardun osoan. Lanean, hasi berriz, irailaren 15ean hasiko dira.

  Udalak, Lanbiderekin elkarlanean gauzatuko dituen kontratuak dira aipatu laurak.

  Hautaketa elkarrizketetara aurkeztu direnen puntuazio zerrenda, udaletxeko iragarki taulan eta udal web atarian ikusgai dago.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!