Oñatiko udala

Argitaratu dira arte begiraleak hautatzeko deialdi berriko onartu eta baztertuen behin betiko eta merituen behin-behineko zerrendak

2022/06/01
Card image cap
Erreklamazioetarako epea ekainaren 8an amaituko da

  Arte udalekuetako begiraleak hautatzeko bigarren deialdira hiru lagun aurkeztu ziren baina bat prozesutik kanpo utzi da eskatutako ikasketen ziurtagiria ez duelako presentatu. Beste bi hautagaien merituak baloratu dira eta behin behineko puntuazioa argitaratu berri da udaleko web atarian. Halakoetan egin ohi denez, erreklamazioetarako epea ireki da, ekainaren 8ra arte.

  Lehen deialdira 5 hautagai aurkeztu ziren baina batek atzera egin zuenez, arte udalekuetan parte hartzeko asmoa azaldu duten gaztetxoen beharrak betetzeko beste begirale bat, edo bi, topatu beharrean izan da Udala eta horregatik bigarren deialdia egitea erabaki zuen.

  Arte udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 22ra luzatuko dira aurten baina begiraleei uztailaren 29ra arteko kontratua egingo zaie, udalekuak hasi aurretik programazioa prestatzeko eta bukaeran balorazioa eta udalekuen memoria egiteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!