Argi mozketak egingo dira bihar, goizean Goribar auzoan, arratsaldean Olabarrietan

2015/12/15
Card image cap
Goribar eta Olabarrietako transformadoreetan berritze eta hobekuntza lanak egingo ditu Oñargi enpresak

  Pasa den astean jada aurreratu bezala, argi mozketak egun berean gauzatuko diren arren, inguru ezberdinei eragingo diete. Ordutegia ere ezberdina izango da eta arrazoiak ere diferenteak.

  Goribar auzoko transformazio zentroa guztiz berrituko da; transformadorea eta kuadroa aldatuko dira. Horrek, lau orduko argi mozketa eragingo du Goribar auzoko sei eraikinetan, konkretuki, Goribar auzoko 2, 3, 6, 7, 8 eta 15 zenbakidun eraikinetan. Argi mozketa, bihar 9.00etatik 13.00ak arte luzatuko da.

  Arratsaldean berriz, Olabarrieta inguruan lan egingo dute OÑARGIko teknikoek. Olabarrietan erdi tentsioko lotura berria egingo da Olabarrieta I eta Ugarkalde transformazio zentroen artean. Ondorioz, 15.00etatik17.00tara ez dute argindarrik izango Olabarrieta auzoko 1etik 49ra bitarteko eraikinetan eta ezta ere, Olabarrieta, 81, 82, 83, 84 85, 86, 87, 91, 94 eta 96 zenbakidun eraikinetan. Bi orduko argi mozketak auzoko argiteria publikoari ere eragingo dio.

  OÑARGI enpresak, biharko argi mozketen berri ematen duten jakinarazpen orriak banatu ditu jada Goribar eta Olabarrieta auzoetan, hain zuzen ere,  argindar etena izango duten etxe eta eraikinetara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!