Argi mozketa izango da ostiralean Garagaltza, Urrexola eta Zañartu auzoetako hainbat eraikinetan

2017/12/13
Card image cap
San Juan maniobra zentroa martxan jartzeko lau orduko argi mozketa egingo du Oñargik

  Etzi ostiralerako iragartzen den argi mozketa lau orduz luzatuko da, 9:00etatik 13:00era eta Garagaltza, Urrexola eta Zañartu auzoko 21 eraikini eta Garagaltzako argiteria publikoari eragingo die. Konkretuki, Garagaltza auzoko 6tik 16ra eta 26 A eta B eta 41, 43, 46 eta 47 zenbakidun etxe eta eraikinei eta auzoko argiteria publikoari eragingo die argi mozketak. Gainera, Urrexola auzoko 1 eta 2an eta Zañartuko 25ean ere ez dute argirik izango ostiralean, 9:00tatik 13:00tara.

  Argi mozketak bestelako arazo edo ondoriorik izan ez dezan, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen du Oñargi enpresak. Argia, aurre-abisurik gabe emango dela zehaztearekin batera.

  Oñargi enpresak herriko argindar-sarea hobetu eta berritzeko prozesuan jarraitzen du. Ahalegin horretan eratu zen San Juan maniobra zentroa eta martxan jarri ahal izateko, argia moztu behar da. Etzi, abenduaren 15ean egingo da lau orduko argi mozketa hori eta jakinarazpen orriak jarri dira eragina izango duen auzo eta eraikinetan. Oharra, hedabideetara ere zabaldu du Oñargik. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!