Oñatiko udala

Argazki lehiaketa batez ospatuko da Kobazuloen XII. eguna, asteburuan

2022/06/01
Card image cap
Lurpea elkartea osatzen duten Euskal Herriko zortzi kobazuloek bisita bereziak antolatu dituzte

  Lurpea elkartekoaren Kobazuloen eguna bueltan da berriro, promozio berezi batekin; irudiak, bisitariek ateratako argazkiak nahi dira eta horretarako bisita bereziak antolatu dituzte elkartea osatzen duten zortzi kobetan, astebururako.

  Lurpea elkartea Euskal Herriko zortzi kobek osatzen dute: Arrikrutz-Oñatiko kobak; Ekainberrik; Isturitz-Oxozelhaya kobak, Astizko Mendukilo kobak, Pozalaguako kobak, Sarako leizeak, Zugarramurdiko Sorginen kobak eta Urdazubiko leizeak. Guztiak irekita daude eta ohiko bisitak egingo dituzte asteburuan baina pase bereziak antolatu dituzte sartzen diren bisitariek argazkiak ateratzeko aukera izan eta aipatu lehiaketa parte hartu dezaten.

  18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake Lurpea argazki lehiaketan baina argazki bakarra aurkeztu ahal izango da. Irudia, larunbatean eta igandean ateratakoa izan beharko da, JPEG edo PNG formatuan. Gaia berriz, lurpeko altxorrak da. Lanak Easy Promos plataformaren bidez aurkeztu beharko dira, ekainaren 6ko gauerdia baino lehen. Aditu talde batek aukeratuk du argazki saritua eta Lurpea elkartearen facebook horman argitaratuko da. Egileak, 8 kobak bisitatzeko bonoa eta koben produktuz osatutako saskia jasoko du sari gisa.

  Argazkiak ateratzeko pase bereziak antolatu ditu koba bakoitzak; Arrikrutz koba zapatuan eta domekan, 16:30tatik 18:30tara egingo dira, baina parte hartzeko erreserba egin behar da, 943 082 000 telefonora deituta.

  Lurpea elkarteko 8 kobek ohiko ordutegia beteko dute asteburuan eta hurbiltzen diren bisitari guztien artean koba guztiak bisitatzeko bonoa eta Urdaubiko Ikaraburua apartamentuetan asteburuko egonaldia zozkatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!