Oñatiko udala

Arantzazuko azken biltzarrean esandakoak liburu batean bildu ditu Euskaltzaindiak

2022/01/21
Card image cap
(Arg: Euskaltzaindia)
"Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018" liburua aurkeztu zen, atzo

  Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan antolatutako ekitaldien baian egin zen Arantzazuko mintegi berezia, 2018ko urrian. Bertan, euskararen estandarizazio prozesuan egindako aurrerapenak azaldu, eta etorkizuneko erronkak planteatu ziren. 49 adituk egindako gogoetak jaso dira Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018 liburuan.

  Euskaltzaindiak hiztegigintzan, gramatikan, onomastikan edo fonetikan egindako aurrerapenak azaldu eta sendotzen ditu liburuak. Euskara batuak bere funtzioa bete duela adierazi zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak atzoko aurkezpenean. Hala ere, hizkuntzarena etengabeko prozesua dela eta euskara egungo garaira egokitu beharra dagoela azpimarratu zuen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!