Arantzazuko autobusen ordutegia moldatzea erabaki da.

2012/06/12
Herritarren eskariz eta bidaiari kopuruak behera egin duela ikusita, ordutegia moldatzea erabaki da, horrela, Arantzazura igotzeko autobusak “eta erdi” direnean irtengo dira Oñatitik. Ordutegi berria, uztailean sartuko da indarrean.

  Oraingoz gainera, uztaila eta abuztura mugatuko da.

  Domeka eta asteburutan Arantzazura dagoen autobus erabiltzaileen artean egin zen inkesta baten ondorioz, eta Arrasate eta Zumarragatik zetozen lineekin lotzeko asmoz, autobusen ordutegia guztiz aldatu zen udazkenean. Ordura arte herritik Arantzazura “eta erdi” zirenean irteten ziren autobusak ordu puntuetan jarri ziren. Ondorioz, Arantzazutik jaistekoak, eta erditan abiatzen ziren Santutegi aurrealdeko aparkalekutik.
Horrek hainbat kexa eragin ditu, bereziki eguerdiko meza nagusira igotzen zirenen kexak. Arantzazun denbora asko itxaron behar zutelako. Ezin egon hori erabilera jaitsieran islatu da. Azken datuen arabera, jaitsi egin da Arantzazuko autobus zerbitzuaren erabiltzaileen kopurua.

  Gaia aztertu da esan bezala eta ordutegia aldatzea erabaki da. Domeka justu izango den uztailaren 1ean sartuko da indarrean Arantzazuko autobus zerbitzuaren ordutegi berria. Hortik aurrera, Oñatitik Arantzazura igotzeko autobusak “eta erdi” direnean irtengo dira berriro. Goizeko lehena, 7:30etan abiatuko da eta azkena, arratsaldeko 6:30etan. Bitartean, orduro baina “eta erdi” denean, Arantzazura igoko diren autobusak irtengo dira. Goizeko 10:30etakoa eta arratsaldeko 3:30etakoa, Arrikruzko parkinera sartuko dira.

  Arantzazutik jaisteko berriz, ordu puntuetan abiatuko dira autobus gehienak, goizeko 8etan izango da lehena eta arratsaldeko 7etan azkena. Tartean, hiru autobusek ez dute ordu puntuetan irteteko araua beteko, eguerdiko 12:15, 13:30ekoak eta arratsaldeko 17:15ekoak. Eguerdiko 12:15ekoa eta arratsaldeko 17:15ekoa gainera, Arrikrutzera sartuko dira.

  Ordutegi berri hau, gogoratu, uztailaren 1ean sartuko da indarrean eta printzipioz, uztaila eta abuztua bitartean mantenduko da.    

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!