Oñatiko udala

Arantzazuko autobus zerbitzuak udako ordutegia beteko du domekatik aurrera

2023/03/29
Card image cap
Zerbitzua ordubetez luzatuko da

  Apirilarekin batera sartuko da indarrean udako ordutegia Oñati eta Arantzazu elkar lotzen dituen autobus zerbitzuan. Horrek esan nahi du zerbitzua ordubetez luzatuko dela, arratsaldetan. Arantzazura igotzeko azken autobusa 17:30tan izan da orain arte, baina 18:30tan izango da igandetik aurrera. Beste horrenbeste Arantzazutik jaisteko, zerbitzua 19:00tan amaituko da, eta ez 18:00tan orain arte bezala. Goizeko lehen autobusen ordutegian ez da aldaketarik izango, 7:30etan hasita ordubetero irtengo da autobusa Oñatitik eta 8:00tan Arantzazutik.

  Herribusak Arantzazurako ibilbidea domeka eta jaiegunetan betetzen du. Beraz, datorren astean ere, Ostegun eta Ostiral Santu egunez eta Pazko astelehenean ere Arantzazura autobusez joan-etorria egiteko aukera izango da.

  Arantzazurako autobus zerbitzuan igandean indarrean sartzen den udako ordutegiak urria amaierara arte iraungo du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!