Arantzazuko Ama Kaleko 19, 21, 25 eta 27an eta Lezesarri auzoko 1, 2, 3 eta 4an ez da urik izango bihar goizean 8:30etik 11:30era.

2014/09/23
Card image cap

  Aipatu eraikinak urez hornitzen dituen hoditerian ur ihesa antzeman dute Gipuzkoako Urak enpresako teknikoek. Nonbait ura galtzen zenaz ohartuta zeuden eta ihesa lokalizatuta, lehen konponketa lanak egiten hasi ziren atzo. Baina matxura guztiz konpontzeko, hornidura eten beharrean daudela adierazi digute eta horixe da bihar goizean egingo dutena. Lanak osatzeko egin beharrekoak ez dira handiak eta horretxegatik, pare bat orduko ur mozketa egitea erabaki da, goizeko 8 eta erdietatik 11 eta erdietara. Bi orduko tarte horretan, zortzi eraikinetan ez dute urik izango. Konkretuki, Arantzazuko Ama kaleko 19, 21, 25 eta 27 eta Lezesarri auzoko 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun eraikinak dira, bihar goizean, 8.30tatik 11.30tara urik izango ez dutenak.

  Ur mozketaren berri ematen duten jakinarazpen oharrak gaur goizean bertan jarri dituzte bebarru eta eraikin atarietan.   

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!