Arantzazu errekako Paisaia-Planaren ekintza plana lantzeko bilera egingo da gaur udaletxean
Oñatik aspaldi du harremana energia hidraulikoarekin, eta gaur egun ere hor daude jarduera horren lekuko diren errota eta presa txiki ugari. Balio kultural handiko gune bezala dago katalogatuta paisaia industrialen inbentarioan. Hala ere, jarduera hori osatzen duten elementu fisiko eta biologiko batzuk arriskuan daude. Edozein esku-hartzeren aurretik, ekintza-plan orokor eta integral bat beharko litzatekeela iritzita, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eskatu zuen udalak, eta horretaz baliatuta, Ecoingenia enpresa kontratatu zuen iaz, Arantzazu errekako paisaia-planaren ekintza-plana idatzi zezan.
Ekintza plan honen helburu nagusia Arantzazu erreka zeharreko paisaiaren kalitatea eta erabilera sustatzea da, ondarea eta balio industriala kontuan hartuz. Guzti hau hurrengo belaunaldietan Arantzatzu errekako paisaia eraikitzeko ibilbide-orria izango den ekintza proposamenak jasotzen dituen dokumentuan islatuko da. Arantzazu errekako paisaia-planaren ekintza plana azaroan bukatuko da eta ildo horretan, orain arte egindako lan teknikoaren lehen ondorioak partekatu eta aurrera begirako erronka eta aukerez hitz egiteko saioa egingo da arratsaldean udaletxean. Zenbait eragileri parte hartzeko gonbidapena bidali zaie baina eremu horrekiko ezagutza, interesa, kezka eta bizipenak dituzten herritarrak eta bertaratzera deitzen dira.
Arantzazu errekako paisaia-planaren ekintza planaren inguruko bilera udaletxeko areto nagusian egingo da, 18:30tatik 20:30ak bitartean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!