Apostoluen kandelak eta bi irudien andak zaharberrituta aterako dira Korpus prozesiñoan

2023/06/09
Card image cap
Dantzariak ikastetxetan erronda egin eta gero auzorik auzo eman dute eguna

  Institutuko ikasleak izan dira Korpus dantzarien bisita jasotzen lehenak, 9:00etan. Ondoren, Urgain-Errekaldera, Elkar Heziko Santa Marina plaza eta Arantzazuko Ama kaleko eraikinetara eta Txantxiku ikastolara hurbildu dira, guztiei Korpus banakoa, zortzikoa edo arku dantza eskaintzeko. Ikastetxeetako erronda beteta, auzoetara abiatu dira, kriskitinen laguntzaz Korpuzti jaien mezua zabaltzeko. Arratsaldean berriz, Kasablankan, Ugarkalden eta San Martinen dantza egin dute eta eguneko erronda, zaharren egoitza parean amaitu dute. 40ren bat dantzari irten dira gaur. Baina Oñatzeko kideek ez dute atsedenik hartuko domeka iluntzera arte; bihar herrigunean, kalerik kale, eta etzi prozesioaren bueltan dantzan jarraituko dute.

  Eta prozesioan izango dira aurtengo hainbat berritasun. Apostoluek eskutan eramaten dituzten kandelak eta San Frantzisko eta Ama Birjina Sortzez Garbiaren andak zaharberritu direlako. Gasteizko Croma Restauración y Conservación kooperatibak egin du lana, beste behin.

  Domeka arratsaldean, musika bandak dantzarako doinuak joko ditu, parrokia aurrealdeko plazatxoan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!