Korrika 21a apirilaren 13an pasako da Oñatitik, 12:00ak aldera

2019/01/09
Card image cap
Udanatik behera eta Bergararako bidean pasako da

  Goizean zehar jakinarazi dute Korrikaren antolatzaileek euskararen aldeko lasterketa berezi honek aurten osatuko duen ibilbidea eta behin behineko ordutegia. Horren arabera, Oñatitik apirilaren 13an pasako da, Gasteiza iritsi bezperan, eta 12:15 inguruan. Beste behin ere, Udanatik behera eta lekukoa legazpiarren eskutik hartuta etorriko da Korrika eta San Prudentzion berriz, Bergara aldera egingo du. Handik, Debabarrenera eta Bizkaia aldera jarraituko duelarik.

  21. Korrika  Garestik abiatuko da apirilaren 4an eta Gasteizen amaituko dela 10 egun beranduago, apirilaren 14an. Bidean, Iruñeara apirilaren 6an, larunbatarekin iritsiko da, iparraldean barrena igandean ibiliko da eta astelehenean muga Hendaia-Irunen zeharkatu ondoren Nafarrora itzuliko da. Apirilaren 9an Arabara sartuko da Korrika eta han hasiko du apirilaren 10a ere. Bilbora apirilaren 11an ostegunarekin iritsiko da eta hurrengo egunean, Donostiara.

  Korrika 21aren inguruko xehetasunak eta herria girotzeko aukerak datorren asteazkenerako deituta dagoen bilera irekian azalduko dira. Korrikaren Oñatiko herri batzordea eratzeko batzarra, urtarrilaren 16rako antolatu da, 18:00tan, Bidebarrieta kaleko Euskaldun Berria gelan. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!