Aparkaleku txiki bat egokituko da Usakoko sarrera-errepide inguruan

2016/07/14
Card image cap
Oinezko eta ibilgailuen segurtasuna bermatze aldera, 30-40 autoentzako lekua prestatuko da errepidearen ondoko berdegunean

  Konkretuki, Etxe Nagusirako sarreraren ezkerretara geratzen den belardia prestatuko du Udalak aparkaleku gisa. 22 metro zabal eta 100 metro luze den saila irekitzeko akordioa lortu da jabearekin eta belarra moztu eta sarrera pitin bat egokitzea besterik ez da falta autoak bertara sartu ahal izateko. Ostiralerako edo, gertu izatea espero da.
Lur sailak, 2200 metro karratu ditu baina guztia ez da aparkaleku gisa erabiliko. Egun beroetan errepide inguruan ikusi izan diren 30-40 ibilgailuentzako lekua soilik egongo da. Horrela, errepidearen inguruko segurtasuna bermatu nahi da baina Usakora doan auto kopurua kontrolpean mantendu. Orain arte bezala, erabiltzaileak oinez edo bizikletan joatera animatzen dituzte udal arduradunek.

  Udalak, lur sailaren jabearekin belardia erabiltzeko akordioa Usakoko bainu denboraldira mugatuko da, ekainaren 15etik irailaren 15era, hain zuzen ere. Urtebeteko proba egingo da eta baloratu ondoren, jarraitu ala ez erabakiko da.

  Aparkalekua egokituta, errepide bazterrean uzten diren autoei isuna jarriko zaiela adierazi dute udal ordezkariek. Horretan zorrotz jokatuko dela ere erantsi dute, behar denean, Ertzaintzari abisua emanez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!