Aozaraza kalean garajea duten 20 herritarrek, Kalegoienako aparkaleku publikoa erabili ahal izateko txartela jaso dute jada.

2013/12/04

  Gogoratu, gaur hasi diren eraberritze lanak tarteko, Aozaraza kalea hiru hilabetez itxita izango dela eta ondorioz, garajera sartu ezinda egongo direla. Eragozpen hori arintze aldera, kalean garajea duten herritarrei, Kalegoienako lurrazpiko aparkalekua doan erabiltzeko aukera eman die udalak. Baina horretarako, eskaera egin behar da udaletxeko zerbitzu departamentuan. Datuak hartuta, txartel bana ematen zaie aparkalekurako hesia nahi dutenean zabaldu ahal izateko.

  Orain arte halako 20 txartel banatu dira. Askoz gehiago ez direla beharko pentsatzen dute udaleko zerbitzuak departamentu horretan. Baina garaje jabeen batek akaso ez zuen berea jasoko. Gogoan hartu beraz, eskaera, udaletxean, zerbitzu departamentuan egin behar dela.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!