Antropozenoa hizpide da Lege Soziologia Institutuak antolatutako bigarren mintegian

2019/05/02
Card image cap
Gizakiaren nagusitzak markatzen duen aroa aztertzeko 20ren bat aditu elkartu dira Unibertsitate Zaharrean

  Adituek Antropozeno izena erabiltzen dute gaur egungo aroa izendatzeko, hau da, klimari dagokionean, gizakiak menderatu eta baldintzatzen duen aro honi buruz aritzeko. Adituek proposatutako izena da baina dagoeneko iritzi publikoan eta gizartean erreferente bihurtu den kontzeptua antropozeno, dagoeneko barneratu dugun kontzeptua  eta oso erabilgarria dena klima-justiziaz aritzeko. Baina arazoak edo gatazkak sortu ditzakeen kontzeptua ere bada, gizaki guztiak beroketa globalak dakartzan kaleen erantzule gisa maila berean kokatzen dituelako.

  Klima-justizia eta Antropozenoa da gaur goizean unibertsitate zaharrean hasi den mintegiaren izenburua. Lege Soziologia Institutuak antolatu duen bigarren lan bilera honetan, honako gaiak eztabaidatuko dira, besteak beste: klimarekin zerikusia duten arriskuen banaketa justua; nork eman beharko lituzkeen kalteetara egokitzeko baliabideak eta klima-justizia genero-justiziarekin, justizia globalarekin edo banaketa-justiziarekin nola lotzen den.

  Hego Afrikako North-West unibertsitateko eta Erresuma Batuko Warwick-eko unibertsitate irakasle banak koordinatzen dute mintegia eta partaideak ere, nagusiki, bi herrialde horietatik etorritakoak dira, baina tartean badira, Ameriketako Estatu Batuetatik eta estatutik bertatik etorritakoak ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!