Andoni Goitiak txapela defendituko du Txinparta bertsolari txapelketako finalean

2019/04/01
Card image cap
Puntuaziorik altuena eskuratuta, apirilaren 13ko finalerako txartela jaso zuen larunbatean

  2014an jokatu zen VII. txapelketako txapeldunak beraz, finalean kantatuko du, horretarako aukera irabazi baitzuen larunbatean Eltzian jokatu zen bigarren finalaurrekoan. Aurrez, Joseba Lasagabasterrek eskuratu zuen finalerako txartela. Baina sei bertsolari arituko dira apirilaren 13ko azken saioan, aipatutako Goitia eta Lasagabasterrekin batera, Urko Egaña, Urko Arregi, Egoitz Aizpuru eta Beñat Alberdi.

  Eltziako topagunea jendez lepo zegoela jokatu zen larunbat arratsaldean Txinparta txapelketako bigarren finalaurrekoa. Andoni Goitiarekin batera, Gontzal Belategi, Joseba Igartua Urze, Urko Arregi, Egoitz Aizpuru, Odei Irigoien, Aritz Irigoien eta Aitor Tatiegi aritu ziren bertsotan. Guztira 16 lagun aritu dira VIII. Txinparta bertsolari txapelketan eta horietatik 6k finalean kantatuko dute, esan bezala. Bi finalaurrekoak nahikoa parekatuta egon dira, saio bakoitzetik hiruna lagun sailkatu baitira finalerako. Azken saioa apirilaren 13an Gaztelekuan jokatuko da, 18:00tan hasita.

  Bitartean, aste honetan zehar oraindik, herriko tabernetan jarri diren kutxak mantenduko ditu antolakuntzak. Kutxen helburua herritarren gai proposamenak batzea da, finalean emango diren gaiak. Aurreko txapelketan ere hartarako aukera eman zitzaien herritarrei eta errepikatzea erabaki da, ekimenak izan zuen harrera ona ikusita. Gaia proposatzen dutenen artean oparia zozkatuko da finaleko saioan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!