Anbulategiko aparkalekuan gordetako plazak etxeetara bisitak eta larrialdietako irteerak egiten dituzten osasun langileentzat dira

2018/05/18
Card image cap
10 aparkaleku erreserbatu izanaren berriak sortu duen haserrea ikusita argibide oharra zabaldu du udalak

  Asteartean eman genuen berria, hainbat aparkaleku bereizteko margotze-lanak egiten ari zirela eta anbulatorio aparkalekuan 10 plaza erreserbatuko zirela Osakidetzako langileentzat. Berriak, hainbat herritarren haserrea sortu du plaza erreserba pribilegio moduan ikusi baita. Baina udaletik ñabardura egin da eta argitu du erreserbatutako aparkaleku plaza horiek etxetara bisitak eta larrialdietako irteerak egiten dituzten osasun langileentzat direla eta ez orokorrean anbulategiko edozein langilerentzat. Osasun zentroko zuzendariak adierazi zuenez arazoak izaten dituzte irteera horiek egiten dituzten erizain eta medikuek autoa hartu eta uzteko, eta horientzat soilik bideratuko dira erreserbatutako aparkaleku plazak. Erabilera gainera ordutegi mugatuz egingo da. Sei plaza, 8:00etatik 16:00tara gordeko dira eta beste lau 8:00etatik 20:00etara. Beti ere, lan egunetan.

  Etxeetara bisitak egin edo larrialdietara irteten diren langile horiezaz gain anbulategian lan egiten dutenak 10 baino gehiago direla argitzen da udaleko idatzian eta langile hauek, beste edozein herritar bezala, autoa aparkaleku libreetan utziko dutela zehazten da, orain arte egin duten antzera.

Iturria: Oñati Irratia


 


Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!