Amaitu da ikuskatzaile-jakinarazle lanpostua betetzeko oposizio fasea

2021/06/22
Card image cap
Hautagai bakarrak atzoko azterketa gainditu du

  Azterketa teoriko-praktikoa izan zen atzokoa eta lanpostu deialdiarekin batera argitaratu zen gaitegian oinarritu zen. Prozesuan dirauen hautagai bakarrak proba gainditu du, arratsaldean argitaratu ziren behin behineko emaitzen arabera. Orain, ohikoa denez, 5 eguneko epea dago erreklamazioak aurkezteko. Baina atzokoarekin amaitu da jada lanpostua betetzeko azterketaldia, hautagaiak, eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu baitu.

  Lehiaketa fasean berriz, hautagaiaren lan esperientzia eta formazio osagarria baloratuko du epai mahaiak. Okerrik ezean, merituen balorazio hori ere laster kaleratuko da eta epaimahaiak hautaketa gainditu duen laguna proposatuko du lanpostua betetzeko.

  Udalak kontratatuko duen ikuskatzaile-jakinarazleak hainbat udal departamentuen esanetara arituko da: Hirigintza, Zerbitzuak eta Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak eta bati zein besteari dagozkion ikuskatze eta jakinarazle lanak beteko diru, hara nola, obra eta hirigintzako arau-hauste salaketak ikuskatzea, auzoetako obra-inbertsioak ikuskatzea, auzokonpost guneetako jarraipen eta kontrola egitea, nahiz baratza parkearen jarduna jarraitu eta ikuskatzea eta tabernetako terrazen eta zoru-publikoaren okupazioa eta asteroko azokaren jarraipena, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!