Amaia Inza oñatiarra Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekano berria

2021/06/10
Card image cap
(Arg: Nuria González)

  Amaia Inza Bartolome Euskal Herriko Unibertsitatearen Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekano izendatu dute. Zientzia Politikoan eta Soziologia Industrial-Urbanoan lizentziatua eta Zientzia Politikoan doktorea, irakasle agregatua da EHUko Gizarte Langintzako Graduan.

  1973an jaiotako oñatiarrak gidatzen duen dekanotza taldeak hainbat erronka zerrendatu ditu etapa berri honetan gauzatzeko: Gizarte Lanaren eta Lan Harremanen eta Giza Baliabideen diziplinak EHUn gizarte esparruan eta lan munduan erreferente bihurtzea, euskara laneko komunikazio hizkuntza gisa erabiltzea eta genero berdintasuna, jasangarritasuna eta nazioartekotzea ezinbesteko aldagai izatea fakultatearen etorkizunean. Graduondoko eskaintza sendotu nahi dute, beste erakundeekin eta hirugarren sektorearekin duten harremana sendotzearekin batera.

  Amaia Inzaren ikerketa ildo nagusiak dira ongizatearen eta pobreziaren estatuaren teoria, elikadura eta gizartea. Gainera, irakaskuntza-berrikuntzarekin, gizarte politikekin edota gizarte lanarekin erlazionatutako hainbat jardunaldi eta kongresuren antolaketan parte hartu du eta hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu.

  Herri mailan, Amaia Inza Eusko Alkartasunako zinegotzi izan zen 2007tik 2011ra bitartean eta udal gobernu ardurak hartuta, Kultura batzordeburu izan zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!