Oñatiko udala

Aluminiozko kafe-kapsulak jasotzen hasi dira Mankomunitateko Garbiguneetan

2022/03/25
Card image cap
Urrutxukoan ez ezik, Garbigune ibiltarian ere utzi ahal izango dira kafe-kapsulak aurrerantzean

  ECOGRAS enpresa arduratuko da Debagoieneko garbiguneetan uzten diren kafe-kapsulak jaso eta birziklatzeaz. Horretarako, edukiontziak kokatu dira eskualdeko hiru garbiguneetan eta leku berezia egin da baita ere mankomunitateak herririk herri darabilen garbigune ibiltarian.

  Ecogras enpresak urteak daramatza Debagoienean etxeko olio erabilia jaso eta birziklatzen, aurrerantzean, erabilitako kafe-kapsulekin beste horrenbeste egingo du.

  Kapsuletako kafeen erabilera asko zabaldu da azken urteetan. Mundu mailan 20.000 milioi kapsula hondakin sortzen ei da. Gipuzkoa mailan sortzen direnak birziklatzeko asmoz ekin zion Ecogras-ek kafea.eco egitasmoari, besteak beste, Foru aldundiaren babesarekin. Donostialdean hasi ziren eta Debagoienera salto egin dute, kapsulen bilketa zerbitzua Mankomunitateari eskainiz. Batutako kafe kapsulak hustu egiten dira eta materiala eko-diseinuko lorontzi, edukiontzi, paper-ontzi eta antzekoak egiteko erabiltzen da.

  Debagoieneko garbiguneetan aluminiozko kafe-kapsulak uzteko edukiontzi berriak topatuko ditugu aurrerantzean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!