“Izan bidea” dinamikaren erronka berria: Aloñara igoera bizikletan
Sarek abian duen dinamika da Izan bidea; euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea da helburua, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz. Dinamika erronka 3.127.326 Km egitean datza, Euskal Herriak duen biztanle-kopuru adina kilometro. Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herria mugitzea da Sare taldearen asmoa, mugimenduaren bidez, etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako gogoa, ahalegina eta helburua irudikatuz.
Oñatin larunbat goizerako hitzordu berria egin da: Aloñara igoera bizikletan. Partaideak plazan elkartuko dira 10:00etan eta bakoitzak bere ahalmenaren araberako ibilbidetik igoko du Aloñara, beti ere helburua 12:30tan denok Aloñako tontorrean elkartu eta lagun arteko argazkia ateratzea delarik. Deialdiaren protagonismoa bizikletak izango du, baina Sarek herritar oro animatu nahi ditu, oinez edo korrika ere, Aloñara igotzeko. Garrantzitsuena lagun arteko argazkia izango baita.
Zenbat eta lagun gehiago elkartu lehenago beteko da Izan Bidea ekimenak helburutzat duen eta Euskal Herriko biztanlearen adinako 3.127.326 km-ak egitea.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!