Aloña Mendi elkarteari urteko dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aztergai izango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/12/03
Card image cap
Lan zerrendan lau gai jaso dira

  Kirol batzordearen eskutik proposatuko da aipatu dirulaguntza ordaintzea. Udalak eta Aloña Mendi elkarteak urtero berritzen den lankidetza hitzarmena dute. Aloña Mendiko sail ezberdinen mantenurako, lehiaketetan parte hartzeko nahiz antolatzaile edo laguntzaile gisa egiten dituzten ekintzak aurrera eramateko udalaren dirulaguntza jasotzen dute. Urteko bigarren zatiaren ordainketa egitea proposatuko gobernu taldeari arratsaldeko bileran.

  Hirigintza batzordearen aldetik berriz, Bidebarrieta kaleko lokal batean etxebizitza tasatua egokitzeko eskaera eta Italde enpresak bideratutakoa aztergai izango dira. Kalegoienako etxe batean pergola eraikitzeko aukera ere aztertuko da, hirigintza-informazioa eskatu baitu bizilagun batek.

  Lan zerrendaz kanpo bestelako gairik aurkezten ez bada, horiek dira gaurko batzarrean aztertuko diren lau gaiak. Asteroko bileran 15:45tan hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!