Aldundiak kudeatuko du Ibarran dagoen Gipuzkoako Artxibo Historikoa

2018/05/22
Card image cap
Erabakia gaurko Diputatuen Kontseiluan berretsi da eta ekainaren 4an gauzatuko da Gasteizen

  Eusko Jaurlaritzak 2011an eskuratu zuen Erkidegoko Artxibo Historikoen kudeaketarako konpetentzia. Aurrez, estatuaren esku zegoen. 2007an Gipuzkoako Batzar Nagusiek jada, kudeaketa hori herrialdeari eskualdatzea eskatu zioten Kultura Ministerioari, eta badirudi, 11 urte beranduago gauzatuko dela baina Kultura Sailaren eskutik. Izan ere, gaia, gaurko Diputatuen Kontseiluan berrestsi da eta transferentzia ekainaren 4an gauzatuko da Gasteizen, Lehendakaritzan gauzatuko den eskualdatze ekitaldian. 

  Ibarran eraiki zen Gipuzkoako Artxibo Historikoak balio handiko funtsa gordetzen du: notario agiriak eta estatuko administrazioak Gipuzkoan sortutako agiriak. Funtsaren jabetza estatuak izango du aurrerantzean ere,  baina artxiboaren kudeaketa Diputazioak hartuko du eta ondorioz, askorentzat ezezaguna den funts horren promozio eta zabalkundea egin beharko du. Kudeaketa eskuratuta, foru aldundiaren eskura pasako dira Ibarran dagoen artxiboaren eraikina, altzari, ekipo eta materiala eta baita bertan diharduten bi langileen kontratazioa.

  Gipuzkoako Artxibo Historikoaren kudeaketa eskuratuta foru erakundearen ardurapean geratuko da Gipuzkoako artxiboen sistema osoa, hau da, Tolosan dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Oñatin baita ere, Sancti Spiritus unibertsitatean dagoen Protokolo Historikoen Artxiboa. Eskualdatze honekin Diputazioak aspalditik egiten zuen eskaera beteko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!