Oñatiko udala

Aldakiñoko bidea itxita izango da bihar eta etzi, Natur eskola ondoko hainbat arbola botatzeko

2021/01/18
Card image cap
Aldakiñoko bidea berriro argiztatu da, lapurtutako kablea ordezkatuta

  Natur Eskola ondoko zuhaitz handienak botatzen hasiko dira bihar goizean, eta segurtasunagatik, albotik pasatzen den Aldakiñoko oinezko bidea itxi egingo da. Tamaina handiko haritz amerikarrak dira ipurditik botako diren gehienak. Egun eskola aldera okertuta daude asko eta lehenago edo beranduago erortzeko arriskuan.

  Natur eskolaren eraberritze lanak aprobetxatuz eta segurtasunari begira baina eraikinari arnas gehiago emate aldera, aipatu zuhaitzak bota egingo dira bihar eta etzi bitartean. Horregatik, lanak egin bitartean, Aldakiñoko oinezko bidea itxita mantenduko da, astearte eta asteazkenean, 7:30tatik 18:00ak bitartean.

  Olakua eta San Martin auzoak elkar lotzen Aldakiñoko bidea berriro argiztatzeko lanak egin dira bestalde. Orain hilabete batzuk kanpo argiteria publikoaren kobrezko kablea lapurtu zuten. Berriro jarri eta lapurtzeko arriskua saiheste aldera, kobrezko kablearen ordez aluminiozkoa jartzea erabaki zen. Baina aurretik Industria Sailaren baimena eskuratu behar izan da, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera kanpo argiteriako kanalizazioak kobrezkoak izan behar dira. Lanak, UROLA SL enpresak egin zituen 2.500 euroren truke, BEZ kanpo.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!