Oñatiko udala

Aldabeko egur kargalekua egokitzeko lanak egingo dira

2017/02/21
Card image cap
Kamioia kargatzeko gunea hormigoiztea erabaki berri da

  Aldabeko egur kargalekua egokitzeko lanak aspaldi egin ziren, Olabarrietako auzotarren eskaerari erantzunez udalak hartu zuen konpromisoa beteaz. Lan handienak 2006an eta 2008an egin ziren. Azken urte horretan, sarrerako bihurgunea zabaldu, zabalketari harri lubeta bat egin eta zoruan hartxintxarra botatzea onartu zen. Baina urteak joan dira ordutik eta azken aldian inguruko baserrikoak kexu dira egurzaleek auzo-bidea okupatu eta oso zikin uzten dutelako.

  Udal ordezkariek egurzale eta baserritarrekin hitz egin dute eta ingurua txukuntzea erabaki dute. Kamioia kargatzeko gunea hormigoiztuko da. Lanak, Excavaciones Arrasate enpresak egingo ditu. Horretarako aurkeztu eta onartu den aurrekontua, 12.569,50 € gehi BEZa da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!