Oñatiko udala

Alberto Muñoz oñatiarra eta Lander Marijuan bilbotarraren lanek jaso dute XVI Oñatiko Natura eta Mendia argazki lehiaketako lehen saria, bakoitza bere sailean

2019/11/07
Card image cap
Sari banaketa ekitaldia hilaren 15ean egingo da Kultur etxean

  Aloña Mendiko Mendi Sailak antolatu du aurten ere Oñatiko Natura eta Mendia Argazki Lehiaketa. Bi sail edo atal berezitu dira: gizakia mendian eta mendi ingurunea. Atal bakoitzean hiruna sari eta Oñati saria ematen dira.

  Juan Mari Ibarzabal, Igor Froilan eta Iñigo Olartek osatu duten epaimahaia astean elkartu da. Gizakia mendian sailean, lehen saria, Lander Marijuanen Humilde ante la inmensidad lanak irabazi du. Oñati saria berriz, hutsik geratu da atal honetan. Mendi ingurunea atalean ordea, bi oñatiarren lanak saritu dira. Lehen saria, Alberto Muñoz oñatiarraren Esnatzea argazkiak eraman du eta Oñati saria, Unai Agirreren Isladak.

  XVI. Oñatiko Natura eta Mendia Argazki lehiaketara 300dik gora argazki aurkeztu dira. Saritutako lanak eta duten kalitateagatik ikustea merezi duten beste hainbat, Kultur etxeko erakusketa aretoan jarriko dira. Erakusketa astelehenean irekiko da eta azaroaren 24ra arte ikusgai egongo da. Sari banaketa ekitaldia berriz, hilaren 15ean egingo da, 19:00etan kultur etxean bertan, Mendi Astearen baitan.

  Lehiaketara, Euskal Herriko eta estatuko argazkilarien lanak ez ezik, Frantzia, Ameriketako Estatu Batua, Belgika, Holanda, Kazajstan, India, Indonesia, Brasil eta Ukraniatik bidalitakoak ere aurkeztu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!