Aker taberna paretik unibertsitateko zubira bitartean, errepidea noiz nahi eta tarteka itxiko da datozen egunotan

2015/10/02
Card image cap
Ikusleen segurtasuna bermatzeko, sokumuturraren eremua eta piroteknia ikuskizunerako segurtasun eremua errespetatzea eskatzen da

  Bihar eta astelehenean, Txaketuaneko bidegurutze inguruan eta Unibertsitate etorbidean errepidearen mozketa erabatekoa izango da.  Erabatekoa eta Herri Egunean eta Errosarixo Bixamonean egun osoz luzatuko dena gainera. Trafikoa ondorioz, Portu kaletik eta saihesbidetik desbideratuko da. Baina Errosarixo domekan ere, Unibertsitate etorbidean trafikoa tarteka itxiko da.

  Domeka gauean bestalde, piroteknia ikuskizuna hasi aurretik, Kale Barria eta Atzeko kaletik plazarako sarbidea itxi egingo da. Sarbidea 22.50etarako itxi egingo da baina beste segurtasun neurri batzuk ere hartuko dira: Udaletxe aurrealdea 15.30tarako hesituko da orduan hasiko baitira, muntaia egiten eta gauean, 22.30tan, segurtasun eremua, legeak agintzen duen 25 metrotara zabalduko da. Piroteknia ikuskizuna 23.00tan hasiko da.

  Asteleheneko sokamuturraren inguruan berriz, gogoratu 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu eta burladeroak, zezenetan daudenen babeserako direla eta ez ikusleentzako.

 Amaitzeko, lapurrekin kontuz ibiltzeko gomendioa eman du Udaltzaingoak. Jaietan kalean jende asko biltzen dela jakinik poltsekin, karterekin eta sakelako telefonoekin adi ibiltzea aholkatu da. Lapurrek, jende multzo handiak aprobetxatu ohi dituzte beraiena ez dena harrapatzeko. Halakoetan, poltsak etxean utzi eta oso eskura dugun poltsikoren batetan kartera txiki bat eramatea aholkatzen da. Telefonoekin ere kontuz ibili.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!