Aitor Burcioren txantxiku super-heroiak irabazi du kartel lehiaketa

2021/09/24
Card image cap
Sari banaketa igandean egingo da artisau azokaren baitan

  8 lan aurkeztu ziren jairik ez dela izango eta egoera nola bizi duten irudikatuz Kultura departamentuak antolatutako kartel lehiaketara. Herritarrok zazpi eguneko epea izan dugu gustuko lanaren alde bozka emateko eta gehiengoak Aitor Burciok egindako txantxiku super-heroia hautatu du. 297 boto eman dira eta lan sarituak 67 eskuratu zituen. Aipagarria da, bigarren lan bozkatuena oso hurbil geratu dela, 65 botorekin.

  Sari bakarra emango da, 500 euro, eta hori Aitor Burciok igandean jasoko du. Kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Artisau azokan jarriko dira ikusgai eta sari banaketa ere bertan egingo da 13:30ak inguruan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!