Oñatiko udala

Aitor Biainek Zumarragako musika banda zuzenduko du igandean

2021/10/22
Card image cap
Zuzendari gonbidatu gisa arituko da ia urtebeteko atzerapenez datorren kontzertuan

  Iazko urrian jada aurreratu genuenez Zumarragako musika banda zuzendari berria aukeratzeko prozesuan murginduta dago eta modu berezia jarraitzen ari dira; deialdi orokor bat egin zuten eta lau lagun hautatu zituzten, orain, bakoitzarekin hainbat entsegu eginda kontzertu bana eskainiko dute praktikaldiari amaiera emateko. Aitor Biain izango da lehen zuzendari gonbidatua. Pandemiak eragindako etena gaindituta, kontzertua domekan zuzenduko du oñatiarrak.

  Gogotsu dagoela adierazi du Aitor Biainek sare sozialen bidez. Zorte on! opa nahi diogu orain bizpahiru astetik Oñatiko musika bandaren zuzendari berri den Biaini.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!