Oñatiko udala

Aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du Udalak

2022/09/07
Card image cap
Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroa Oñatin eta euskaraz emango da

  Haur eta gazteen aisialdirako begirale ikastaroak, teoria eta praktika uztartzen ditu. Urrian hasi eta maiatzera arte luzatuko da eta larunbatetan emango da, 9:00tatik 15:00tara. Horri, martxo hasieran asteburu osoan luzatuko den jardun berezia batu behar zaio. Guztira, 150 ordu teoriko eta 160 praktiko osatuko dira.

  Udalak antolatutako formazio ikastaro honetan parte hartzeko, DBH titulua eta maiatza amaieran, hau da, atal teorikoa burutzen denerako, 18 urte beteta eduki behar dira, praktikak egiteko adinez nagusi izatea eskatzen baita. Alde praktiko hori egiteko bi urteko epea izango dute partaideek, 2024ko irailera arte. Titulua eskuratzeko memoria osatu eta aurkeztu beharko da.

  Ikastaroak 500 euroko matrikula kostua du baina udalak diru laguntzak emango dizkie ikasle eta langabetuei. Hauek, matrikula kostuaren %75a berreskuratzeko aukera izango dute eta gainontzekoek % 50a, baldin eta Oñatin erroldatuta badaude eta ikastaroaren aprobetxamendu ona erakutsi edo titulua eskuratzen badute. Zabalik dago jada aisialdiko begirale ikastaro honetan izena emateko epea. Azken eguna, urriaren 7a izango da. Izena, udaleko web orrian sartuta eman behar da. Plazak mugatuak dira eta lehentasuna, oñatiarrek izango dute.

  Informazio gehiagorako, bide ezberdinak daude: udaletxeko telefono zenbakira deituta, 943 780 411 zenbakira deituta, Iñaki Akizurekin berba eginez; Gaztelekuko informazio puntura hurbildu eta galdetuta edota udaleko web atariaren bitartez. Bilera irekia ere antolatu da informazioa eskaintzeko helburuz. Bilera, Bidebarrieta kaleko Euskadun berria gelan egingo da datorren hilaren 20an, 18:00tan.

  Udalak antolatuta lautan egin dira aisialdiko begirale ikastaroak gurean, hau beraz, bosgarrena litzateke. Oin hurrengoa, 2018an egin zen, 2020an saiatu arren ez zelako gutxieneko taldea osatu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!