Oñatiko udala

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko beka irabazi du Maider Arregi Markuletak

2021/11/29
Card image cap
EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak emandako beka da

  Bollerak bertsolaritzan: diskurtsoak, praktikak eta eraldaketa sozialerako proposamenak ikerketa proiektuarekin lortu du Maider Arregik aipatu beka. Urtebeteko epea izango du lana garatzeko eta 2.000 euroko dirulaguntza jasoko du. Helburua, bollera izateak bertso munduan zer esanahi duen aztertzea da, bertsolari bollerek dituzten zailtasunak jaso eta aldi berean, sentitzen dituzten aukerak eta egiten duten ekarpena zehaztuz. Azken urteetan bertsolaritzaren inguruan egiten ari den ikerketa feministari ekarpena egin nahi dio oñatiarrak. Horretarako elkarrizketa sakonak eta hainbat saioren behaketa egingo du. Saritutako proiektua Maider Arregiren master amaierako ikerketa lana izango da.

  EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak ikerketa beka bakarra eman asmo zuten baina jasotako proposamenen maila ikusita bi ematea erabaki zuten. Maider Arregiren Bollerak bertsolaritzan: diskurtsoak, praktikak eta eraldaketa sozialerako proposamenak lanarekin batera Agustin Mendizabal Iturriaren Xabier Leteren prosodia musikalaren alderdi batzuk lana ere saritu da.

  Horiezaz gain bi GRALere saritu dira Ainhoa Ontsalo Sagastumeren Ez da kasualitatea" bertso saio musikatu feministak: publikoa aztergai eta Iker Narbona Beitiaren Bertsolaritzaren irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arautuan: bilakaera eta proposamen didaktikoa lana. Bakoitzak 500 euroko saria jaso du burututako gradu amaierako lanengatik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!