Agintaldiko lehen urteko balorazio positiboa egin du Udal Gobernu Taldeak

2016/07/14
Card image cap
Legealdian, aurreko urteetan egindako planak garatzen ari direla azpimarratu dute

  Agintaldiko lehen urteko jardunaren errepasoa eginda, positiboki baloratu dute udal gobernu ordezkariek. Urtarrilean eta legealdi osorako aurkeztu zuten plangintza anbiziotsua betetzen ari direla adierazi du Mikel Biain alkateak. Aurreko agintaldian landutako hainbat plan, mugikortasuna, berdintasuna, euskara edota kirolari dagozkionak, garatzen ari direla azaldu du eta gobernantza eredu berri bat martxan jartzen saiatu direla azpimarratu du, herritarrak eta herri eragileak ahalduntzeko bitartekoak jarriz.

  Atalez atal, urtean zehar egindako lanak eta ondorengo hilabeteetan egingo direnak errepasatu dituzte.

  Herritargo zabal baten babesari esker gobernu ardurak betetzen ari direla esan du alkateak, baina ahaztu gabe, herritar guztientzat ari direla, hautesle izan ala ez. Horregatik, oposizioarekin elkarlanean ari direla adierazi du nahiz eta, oposizio horrekiko kritiko ere badiren. Hala, oposizioak udal aurrekontuei ezezkoa eman zionean harrituta geratu zirela aitortu du Biainek,. Eta era berean, EAJren jokabidea kritikatu du batzorde eta udal foroetan eztabaidatzeari uko eginda, dituzten iritziak komunikabideen bitartez azaltzeko hartu duten dinamikagatik. Hala era, EAJren ideiak eta ekarpenak entzuten jarraituko dutela esan du alkateak, herritar askoren ordezkari baitira, baina  jarrera zintzoagoa eta helduagoa eskatu die.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!