Administrazio publikoan biharko deituta dagoen grebak Mankomunitatearen hainbat zerbitzutan eragingo du

2021/04/21
Card image cap
Garbigune ibiltaria ez da Oñatira ekarriko bihar
Garbigunea itxita egongo da eta enpresetan ez da hondakin organikoen bilketarik egingo

  Debagoieneko mankomunitateko langileen asanbladak bihar greba egitea erabaki du. Horrek, zuzenean eragingo du erakundeak Oñatin eta eskualdean eskaintzen dituen zerbitzuetan, bereziki, hondakinen bilketan. Hala, enpresetan ostegunetan egin ohi den hondakin organikoen bilketarik ez da beteko bihar eta Olakuan jartzekoa zen Garbigune ibiltaria ere ez da ekarriko. Gainera, Urrutxuko garbigunea itxita egongo da egun osoan zehar.

  EAEko sindikatuen gehiengoak deitu du biharko greba sektore publikoan: ELA, LAB, CCOO, Satse, Eteilas eta ESK sindikatuek. Zerbitzu publikoen defentsan, enplegu publikoa sortu eta behin behinekotasunaren murrizketa eskatzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!