Administrarien lan poltsarako azterketa psikoteknikoaren behin behineko emaitzak argitaratu dira

2016/12/22
Card image cap
Erreklamazioetarako abenduaren 26a arteko epea dago

  11 lagunek egin zituzten pasa den azaroaren 30ean ariketa psikoteknikoak eta guztiak gai direla ondorioztatu du epai mahaiak. Oraingoz behin behineko izaera duten emaitza hauek gaur bertan argitaratu dira udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan. Erreklamazioetarako azken eguna abenduaren 26a, astelehena izango da.

  Emaitza hauxe falta zen administrarien lan poltsa zerrenda osatzeko, gainontzeko azterketen emaitzak ezagunak baitziren eta merituen balorazioa ere egina baitzegoen. Behin betiko emaitzak argitaratu bezain pronto beraz, puntuazio guztiak batu ahal izango dira eta hurrenkera horren arabera osatuko da lan poltsa zerrenda.

  Osatuko den lan poltsa udalean pilatzen diren lanei aurre egin edota langileren baten baja betetzeko erabiliko da. Oñatiko udalak aspaldian ez zuen halakorik, eta azkenaldian izan diren beharretarako inguruko udal eta erakundeetako lan poltsetara jo da langileak aldi baterako kontratatzeko. Urtea amaitzerako ordea, Oñatiko udalak, 11 lagunez osatutako administrari lan poltsa izango du eskura.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!