Administraria aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du Udalak Lanbideren bitartez

2021/11/19
Card image cap
Izena emateko epea azaroaren 25ean amaituko da

  Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2021eko dirulaguntza atalean udalak osatu gabe duen kontratazioa da kaleratu berri den administrariarena. Aurrez, kale garbiketa eta eraikinen garbiketa zerbitzuetan arituko diren lau pioien hautaketa egin du. Eraikin garbiketako peioi lanpostuetarako elkarrizketen emaitzak atzo argitaratu ziren udaleko web atarian, erreklamazioetarako epea irekiz. Azaroaren 23a izango da alegazio edo erreklamazioak aurkezteko azken eguna.

  Aldi berean, administraria aldi baterako kontratatzeko deialdia atzo zabaldu zen Lanbideren web atarian. Administrazio elektronikoa ezartzeko lanetan jardungo den administrari hau lau hilabeterako eta %80 lan jardun partzialaz kontratatuko du udalak. Oñatin erroldatuta eta langabezian egon eta Lanbiden izena emana izatea eskatzen da. Batxilergoa, Lanbide Heziketa 2 edo baliokide den titulazioa izatea eta euskarari dagokionean, 3 Hizkuntza eskakizunaren pareko ezagutza izatea eskatzen da. Formazio osagarria eta lan eskarmentua berriz, baloratu egingo da. Hau da, IT txartelen bidez egiaztatuko den informatikako ezagutzak izatea eta administrazioan antzeko lanetan aritu izana baloratuko da. Atzo bertan ireki zen izen-emate epea, azaroaren 25era arte. Lanbideren web ataritik egin behar da izen-ematea.

  Laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak kontratatzea da Lanbidek tokiko erakundeei eskaintzen dizkien dirulaguntza hauen helburua. 55 urtez gorakoak, emakumeak eta langabezian denbora luzez dauden eta gutxieneko diru sarrera batzuk bermatzeko RGIa deritzona jasotzen dutenak bereziki babesten dira Enplegua sustatzeko toki-ekintzaterako dirulaguntzen bidez egiten diren kontratazio hauetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!