Oñatiko udala

Adikzioen prebentziorako plana berrituko du Udalak

2022/02/05
Card image cap
Adikzio plan berria osatzeko asmoaren aurkezpena
Oñatiko egungo errealitatera egokituko den plana osatzeko parte-hartze prozesua irekiko da eta herritarrak animatu nahi dira

  Udalak 30en bat urte daramatza drogomenpekotasunen inguruko prebentzio lana egiten. Baina gizartea aldatuz doan heinean adikzio mota berriak sortu dira eta errealitate berri hori jasoko duen prebentzio plan berria eta eguneratua egitea da udalaren asmoa. Prozesuan AGIPAD (Asociación Guipuzcoana de Investigación y Prevención del Abuso de las Drogas) elkartearekin elkarlanean arituko da Udala.

  Lehenik, Oñatiko gaur egungo egoeraren diagnostikoa osatuko da, herritarrei luzatuko zaien inkesta anonimoen eta herriko eragile ezberdinekin egingo dituzte elkarrizketa eta eztabaida saioen bidez. Eta ondoren, plana bera idatziko da. Lana datozen bospasei hilabeteotan egin asmo da.

  Egungo egoera ezagutu eta Oñatiko behar eta errealitatera egokitzeko lanketa sakona egin nahi da. Elkarrizketak eta talde eztabaidak egingo dira herriko eragileekin; hezkuntza, osasuna, kirol edota kultur mailako eragile ezberdinekin berba egingo da. Eta banakakoen iritziak jasotzeko inkesta-galdetegiak prestatu eta zabalduko dira, nahi duen orok erantzun ditzan. Herritarrak inkesta eta lan bilera horietan parte hartzera animatu ditu Izaro Elorza alkateak, ahalik eta informazio osatuena lortzea baita helburua, Oñatiko errealitateari eta beharrei ahalik eta zehatzen erantzungo dien plana egin ahal izateko.

  Informazioa jasotzeko fasea Aste Santu ingurura bitartean osatu, eta ikasturte amaierarako plana aurkeztea da asmoa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!