Abuztuaren 2an hasiko dira Munazategiko biribilgunea eraikitzeko lanak

2021/07/28
Card image cap
Munazategiko biribilgunea eraikiko den ingurua
Lanak sei hilabetez luzatzea aurreikusten da

   Abuztuaren 2an hasiko dira Munazategiko biribilgunea eraikitzeko lanak, GI-2630 errepidean, Unaingoa baserri parean. Lehen fasea eskuineko aldean egingo da, Oñati-Elorregi zirkulazioaren noranzkoan. Biribilgunea Duruaran errekaren gainean egokituko da; 42 metroko kanpo diametroa eta 6 metro zabaleko errai bakarra izango du alde bakoitzetik metro beteko bazterbidearekin. Errepidearen eskumaldeko lursailetan hasiko diren lanek eragin zuzena izango dute inguruko trafikoan. 

  Amenabar enpresak egingo ditu Munazategi gunerako biribilgunea eraikitzeko lanak eta Ulma kooperatibak ordainduko ditu. Datorren astelehenean hasiko diren lanok sei hilabetez luzatzea aurreikusten da.

  Bitartean, Udalak esleipenera atera ditu biribilguneak Garibai auzorako izango duen sarbide adarra eraikitzeko lanak. Prozesua abian da eta interesa duten enpresek abuztuaren 20ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!