Abokatutza arloko 30 aditu baino gehiago elkartu dira Lege Soziologia Institutuan

2017/09/12
Card image cap
"Abokatuen erronkak XXI. mendean· izeneko bilkura egiten ari dira

  Unibertsitate ezberdineko lau irakaslek koordinatzen duten adituen bilera honetan jorratuko den gaia ez ezik, parte hartzaile kopuru handia eta beraien jatorri anitza nabarmentzekoak dira. Herrialde askotatik etorri diren adituok zuzenbide ikasketen, lanbidearen etikaren eta arloko beste hainbt gairen inguruan hausnartzen ari dira, beti ere, nazioarteko ikuspegi zabal batetik.
Gaur-biharko jarduna 8 lan saiotan banatu da eta bertan, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuak, Hegoafrika, Japon, Hong Kong edota Europako herrialde ezberdinetako errealitateak aztertzen ari dira.

  Mundu osotik etorritako 30 aditu baino gehiago bildu dituen batzar hau bihar arratsaldean amaituko da unibertsitate zaharrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!