Abendura atzeratu dira Arantzazuko VI. Kaligrafia Jardunaldiak, Covid-19aren eraginez.

2020/06/10
Card image cap
Allan Daastrup eta Oriol Miró kaligrafoak izango dira aurtengo irakasle gonbidatuak

  Arantzazuko Kaligrafia Jardunaldien antolakuntzak ekimenaren ohiko data atzeratzea erabaki du, COVID-19 birusaren hedapenak sorrarazi duen egoera dela eta. Uztailean egitekoa zen tailerren VI. ekitaldia abenduaren 11 eta 12an izango da Arantzazuko Gandiaga Topaguneko kultur zentroan. Era berean, Kaligrafia Jardunaldien inguruko xehetasunak nahiz izen-ematearen inguruko informazioa ere atzeratu eta  irailean ezagutaraziko dira.

  Eskuzko idazkera ederraren artea da kaligrafia. Aurtengo ekitaldiak Allan Daastrup eta Oriol Miró kaligrafoekin batera eskainiko du. Egun, profesional ospetsuenetakoak dira biak ala biak, eta Arantzazun untzial hizkiaren nondik norakoa azaldu eta erakutsiko dute. Untzial hizkia funtsezko eredu gisa hartzen da idazkeraren erregulartasuna, erritmoa, proportzioa eta trazaduraren noranzkoaren trebetasuna lantzeko. Halaber, untzial hizkiaren formak erabilita, nork bere sormena, era askean zein pertsonalean, garatzeko aukera izango du.

  Arantzazu Letraz Gunea proiektuaren baitan kokatzen den ekimena, Arantzazu Gaur Fundazioak eta UPV/EHUko LETRAZ Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeak sustatzen dute, aurreko urteetako lan ildoari eutsiz eta Arantzazuk kaligrafiarekiko piztu duen interesari erantzun nahian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!