Abenduaren 1ean hasiko dira lanean Udalak, aldi baterako, kontratatuko dituen lau langabeak
Kale garbiketa zerbitzurako kontratatuko diren bi pioiak hautatzeko prozesua ia amaitu da. Parte hartzeko B1 motako gida baimena izatea ezinbesteko baldintza zen eta, horrezaz gain, euskarazko oinarrizko maila izatea, antzeko lanetan aritu izana eta langabezia egoeran igarotako denbora baloratu da, Lanbidek udalari proposatutako 11 hautagaien kasuan. Hiru prozesutik kanpo geratu dira, lanean ari direlako edo eskaintzari uko egin diotelako, eta gainontzeko 8en behin behineko puntuazioak argitaratu ziren, erreklamazioetarako epea irekiz. Epea beteta, ez da halakorik jaso, ondorioz, puntuazioa, behin betikoz onartu da. Puntu gehien lortu duten bi hautagaiak proposatuko dira kale garbitzaile pioi lanpostuetarako.
Abenduaren 1ean hasiko dira lanean bi kale garbitzaile berriak. Udalak, lau hilabeterako eta lan jardun osoz kontratatuko ditu. Abenduaren 1ean hasiko dira, baita ere, aurreko prozesu batean hautatu ziren bi TAO kontrolatzaileak. Hauei, bost hilabeterako eta jardun erdirako kontratua egingo zaie.
Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako deialdian udalak 5 langile kontratatuko ditu, aldi baterako, Lanbideren dirulaguntzaz.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!