Abenduan ez da odol emanaldirik izango Oñatin
2022/11/29

Jai egun eta zubiak tarteko ezin izan da ateraldietarako datarik finkatu
Hala jakinarazi dute Oñatiko Odol Emaileen Elkartetik. Urte hasieran zabaldu zen egutegian, abenduaren 9rako iragarri zen urteko azken odol ateraldietarako hitzordua, jai-zubi izan zitekeela konturatu gabe. Baina hala egingo da Enpresagintza fakultatean eta itxita egongo da. Odol ateraldietarako beste egun bat topatzen saiatu dira baina, Gabonak tarteko, ez da ordezko datarik finkatzerik lortu. Ondorioz, abenduan ez da odola emateko aukerarik izango herrian.
Hala iragarri da herriko odol emaileek jakin dezaten. Oñatin odola emateko hurrengo aukera 2023ko urtarrilean izango da. Baina gogoratu, abenduan, beste edozein herritan ere odola emateko aukera badutela oñatiarrek.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!